XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

12. IKASGAIA.

1.- Ez noa etxera, ez dago ilun eta.

2.- Ez naiz geldirik egongo, zu ere ez zaude geldirik eta.

3.- Ez dizut goxokirik emango, zuk ere ez didazu ematen eta.

4.- Ez zaitut joko, ez daukat zerez jo eta.

5.- Zertara zatozte ikastolara? Ikastera gatoz, baita lagunak egitera ere.

6.- Zertara zatoz etxera? Jatera nator, baita atsedena hartzera ere.

7.- Zertara zoaz hondartzara? Eguzkia hartzera noa, eta igerian egitera ere bai.

8.- Zertara zoazte mendira? Birikak garbitzera goaz, eta itsasoa ikustera ere bai.

9.- Bero egiten ez duenez, ez noa hondartzara.

10.- Mutil ona ez zarenez, ez dizut ezer emango.

11.- Irakasleak ikusi ez nauenez, azterketa kopiatu diot Piliri.

12.- Hitzegiten ari ez zarenez, ez zaitut zigortuko.